NOTICIAS

Lodosako harribitxiak. Kobazuloen eta piperren artean, Haizpean.

Lodosako ahozko memoria indartzeko eta ezagutarazteko helburuarekin, 2018. eta 2019. urteetan 43 bizi-testigantza bildu ziren udalerri horretan. 96 ordu baino gehiago oroitzapen, bizipen, tradizio eta ohiturekin. Une horretatik aurrera, Lodosak Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboari egindako ekarpena funtsezkoa izan zen. Bildutako material guztia eta trasmisioa lanaren hurrengo urrats gisa, Lodosako Udalak, Labrit Ondarearekin batera, “Joyas de

Segi irakurtzen »

Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun immaterial gisa deklaratua

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du, ondasun immaterial gisa. Gobernuak BICa deklaratu aurretik, Kultura eta Kirol Departamentuak Iruñeko Udalaren aho bateko akordioa eta Hiri Gorputzako kide diren erakunde guztien adostasun-agiriak jaso zituen, ondasunaren memoria deskribatzailearekin batera, material grafikoa eta ikus-entzunezkoa barne, baita dokumentazio osagarria ere. Aldeko balorazioa jaso duen proposamenak Labritek

Segi irakurtzen »

Mallorcako Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioa egingo dugu

Mallorcako Irla kontseiluko Kultura, Ondare eta Hizkuntza Politika Sailak lizitatuta, Ondare Immaterialaren eremuan orain arte Espainiako Estatu osoan aurrekontuko diru-hornidura handiena duen proiektua da. Labriteko arduradunak uhartera joan dira aste honetan inbentarioa martxan jartzeko eta, besteak beste, irlako Ondare Zuzendari Francisca Coll Borràsekin bildu dira.

Segi irakurtzen »

ERRIBERRIKO TXAPITEL DORREA

Edozein herriko eraikin historiko baten kontakizunak herritarren bizimodu eta ohiturak agerian utzi ohi ditu. Hala gertatu da Erriberriko Udalarentzako prestatutako Txapitel Dorrearen historia azaltzen duen erakusketarekin, Erlojuaren Dorrea bezala ere ezaguna. Erdi Aroan Erriberrira sartzeko harresiko ateetako bat izan zen, hainbat mendetan kontzejuaren gotorlekua, gerora merkatu etxea eta oihalen etxea, eta azken mendeetan erlojuaren dorrea,

Segi irakurtzen »

AFA-ren (Argentinako nekazari federatuak) bisitaren azpiegituraren antolaketa

Abuztuaren 15etik 21erako astean, AFAko (Argentinako Nekazari Federatuak) ordezkaritza batek gure lurrak bisitatu zituen, ekoizpenaren eta ekonomiaren arloko esperientziak ezagutzeko asmoz. Bisita horretan erakundeen eta enpresen arteko topaketak izan ziren, baita gure kultura, gastronomia, leku enblematikoak eta elkarteak ezagutzeko aukera ere. Labrit Ondareak bisita honen logistika antolatu zuen emaitza oso onarekin.

Segi irakurtzen »

BIDAURRETAKO EMAKUMEAK: GIZARTE-ALDAKETAREN ERAGILEAK

XX. mendean zehar izandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoek XXI. mendeko Bidaurreta sortu dute. Eta, hain zuzen ere, aurreko belaunaldiek bizi izan zuten errealitatea ezagutzeko egiten da ikerketa hau. Ikerketa horrek emakumeen lanean jartzen du arreta; izan ere, desberdintasunen naturalizazio tradizionalaren ondorioz, emakumeek egindako jarduerak gutxietsi egin dira, eta, ondorioz, dokumentazio-iturrietan gutxiegi agertu dira. Ikerketaren

Segi irakurtzen »