Badira zenbait hilabete gure proiektu garrantzitsuenetako baten inguruko berririk eskaintzen ez dizuegula: Navarchivo proiektuaren bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrak sustatuta Labrit Ondareak exekutatutako Nafarroako Foru Komunitateko Ondare Immaterialaren bilketa.
Dakizuen bezala, Labriten Nafarroako Ondare Immateriala erregistratzen dugu antropologian oinarritutako metodologiarekin eta bizitza historien bilketaren bitartez: Gaur gaurkoz 147 udalerritako 525 herriren Kultur Ondare Immateriala bildu dugu eta gure artxiboetan 2277 OIU (Ondare Immaterial Unitate) dauzkagu, beste horrenbeste informatzailerenak.
Orain gutxi Lanan (abuztuan aurkeztuko da emaitza) eta Altsasun (urte honen erdialdera 46 Ondare Immaterial Unitate aurkeztuko dira) egindako bilketa amaitu dugu. Hilabete honetan bertan Leringo 23 OIU aurkeztuko dira. Kontatu genizuen moduan, bertan Bodegas Alconde upategiko hiru OIU ere badira tartean, Udalaren eta Upategiaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenari esker.
Buñuelgo bilketa (2021ean aurkeztuko diren 22 Ondare Immaterial Unitaterekin) eta Corellakoa (aurreikusita dauden 61 Ondare Immaterial Unitatetatik 10 ditugu dagoeneko erregistraturik) gaur egun martxan daude. Eta azkenik, Antzinen, aste honetan hasiko gara bertan eginen diren 7 Ondare Immaterial Unitateen bilketarekin.
Ikusten duzuen bezala, bilketaren erritmoa ez da eteten… Aurki bestelako entitateekin aurrera eramandako prozesuen berri emanen dizuegu.