BIANAK BERE ONDARE IMMATERIALAREN BILKETA HASI DU

Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan.

Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio.

Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena, gure adinekoena da. Adibidez, ur korronterik edo elektrizitaterik gabeko etxeak ezagutzetik etxetresna elektriko modernoak izatera igaro ziren.

2021, 2022 eta 2023an Ondare Inmaterialeko 27 unitate bilduko dira guztira. Proiektu hau Bianako herritarren parte-hartzearekin gauzatuko da eta XX. mendeko lekukoak izan diren pertsona horien oroitzapenen bidez Bianako nortasuna markatu duen bizimodu bat ezagutu eta transmititzea ahalbidetuko du.

Oroitzapenak, bizipenak, lanak, sinesmenak, festak eta istorio kolektiboak, oraindik Bianako harresien eta atarien bi aldeetan mantentzen direnak. Babesteko bermerik handiena herriko altxor propioak biltzea da.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email