Asteburu mugitua Ondare Materiagabeari dagokionez

Joan den astea, benetan bizia izan zen Ondare Materiagabearen arloari dagokionez. Neguko ospakizunek garrantzia kultural nabarmena dute, Penintsulako iparraldean bereziki. Julio Caro Barojak azpimarratu ohi zuen bezala, Inauteri  denboraldia abenduan hasi eta Garizumara arte luzatzen da. Horregatik, neguko erritu eta festa hauek garrantzi berezia dute.

Joaldunen garaia iritsi aurretik, ikus ditzagun laburki San Blas eta Santa Ageda eguneko zenbait ospakizun. Bi errituak, Labritek gaur egun garatzen duen Nafarroako Kultur Ondare Materiagabearen Aurre Inbentarioan inskribaturik daude.

Iruñean, San Nikolas elizaren aurrean, prozesioaren ondotik bedeinkatutako erroska tradizionalak (eta bestelako elikagaiak) salduz hasi zuten eguna. Arratsaldean berriz, Duguna dantza taldeak santuari dantza bat eskaini zion. Labrit bertan izan zen, kultur adierazpen materiagabe hori biltzen.

Larunbatean, Santa Ageda egunaren bezperan, abesbatzak Iruñeko Alde Zaharrean barna ibili ziren. Hara ere gerturatu ziren gure ikertzaileak prozesua, abestiak eta herritarren parte-hartzea dokumentatzeko.

Egun euritsua egin arren, Beteluko eta Araitz bailarako biztanleak ere kalera irten ziren, antzinako usadio hau bizirik mantentzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko asmoarekin.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email