Argitalpena: Kultur Ondare Immaterialari buruzko legedia Nafarroan

Labriten gure ikerketa eta sormenezko lan orduek ahalik eta biziraupen handiena izan dezaten saiatu ohi gara. Horregatik, Ondare Immaterialaren itzulketan egin ohi ditugun ekimenez gain,  aldizkari berezituetan artikuluak kaleratzen saiatzen gara ahalik eta maiztasun handienarekin, eta gure eguneroko eginbeharrek uzten diguten artean.

Hain zuzen ere, momentu honetan zenbait argitalpenekin lanean gabiltza, baina kaleratu dugun azkena ekarri nahi dizuegu gaur.

Joan den astean Cuadernos de Etnologia ý Etnografia de Navarra aldizkarian kaleratu zen gure artikuluetako bat. Gure kide den Sara Gonzalez Cambeirok idatzitako artikulua, Kultur Ondare Immaterialari buruzko legedia Nafarroan.

 Artikulu honetan, Nafarroako Kultur Ondare Immateriala arautzen duten arauei buruzko errepasoa egiten da. Nazioarteko esparrutik hasi (bertan, UNESCOren proposamenak nabarmentzen dira, batez ere 2003ko Konbentzioa), ondoren, estatu espainiarreko legeetan barneratuz (Espainiar Ondare Historikoaren Legetik, Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako 10/2015 Lege berrira arte, 2011ko Plan Nazionala barne) eta arau autonomikoen analisiarekin amaitzeko, arreta berezia jarriz Foru Komunitateko araudian eta ekimenetan.

Ale osoa HEMEN duzue eskuragarri. Bertan, bestelako artikuluak aurkituko dituzue, esaterako, XVII. Mendeko baserri baztandarraren eguneroko bizitza edo Iruñeko etnografiaren analisia Hildakoen Monumentuaren bitartez.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email