Futbolaren historia ez dute munduko hiriburuetako talde handienek bakarrik osatzen. Maiz, klubik xumeenak izaten dira kirol horri atxiki ohi zaizkion pasioa, adiskidetasuna eta nork bere burua gainditzea bezalako baloreak indartzen dituztenak. Eta horren adibide da Unión Deportiva Mutilvera.
U. D. Mutilverak mende erdiko historia du atzean, hein handi batean Mutiloako garapen ekonomiko, sozial eta kulturala ere islatzen duena. Oraindik garaiz gabiltzan honetan Klubarekin lotutako memoria biltzea, merezi bezala babestea eta belaunaldi berriei transmititzea, elkarrekin pasioa beste berrogeita hamar urtez mantentzeko pausoa izan liteke.
Labriten talde honen historiari buruzko eta historia eta dokumentazioa uztartzen dituen ikerlanean eta 7 Ondare Immaterial Unitateren bitartez bildutako klubaren memorian oinarritutako proiektuan dihardu lanean. Prozesu hau Unión Deportiva Mutilveraren historia jasoko duen liburuaren erredakzioarekin amaituko da. Oroitzapenen bitartez ukiezina den hori (memoria, baloreak…) ukigarria denarekin (instalakuntzak, tituluak…) lotuko da, azken berrogeita hamar urte hauetan Mutiloako bizitza sozial eta kulturalean betetako papera islatuz.