“Bertze istorio bat konta niezazueke… Hosto zoriontsuarena, harri tristearena, zomorro galduarena, igel ergelarena edo jateko balio ez duen zizarena; udazken galduarena edo etorkizunik gabeko jende soilarena… Horrena guztiarena eta gehiago izanen da kontatuko dizuedana. Izan ere, dena heldu zait, lehenago edo geroago. Dena biltzen baitut. Bai izotzaren lehen malkoak eta baita harkaitz txikituekin lantzen ditudan harriak. Nire jendea zarete eta ni zuen ibaia. Arga.”
Arga ibaiak Iruñea hiria zeharkatzen du, baina beste udalerri askotatik ere igarotzen da, Etxauritik esaterako. Joan den asteburuan ospatutako Ibarreren Egunean, ibaia protagonistetako bat izan zen. Erakusketa bat jarri zen, panel batzuen bitartez, ibaiaren elementu bereizgarrienak eta herritarrek berarekin zuten harremana azalduz: ibaia zeharkatzeko txalupak, energia lortzeko eta zereala txikitzeko zentralak eta errotak , jendea garraiatzen duten ia ehun urteko zubiak…
Hona hemen Labriten diseinatu ditugun panel horien panoramika bat eta baita guk ekoiztutako “Ni, Arga” dokumentalaren trailerra ere. Gure Ibaien Bilduma osatzen duten dokumentaletako bat da, joan den irailaren 7an, Gaizka Aranguren gure lankideak, Etxaurin aurkeztutakoa.
https://vimeo.com/232651144