Ondare Immateriala eta internet.

Maiatzaren 17an Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da. Imajina dezakegu “Multimedia” bere izenean bertan daraman konpainia batentzat, internet erabakigarria eta inspirazio iturri izan dela, baita harremanetarako eta informazio trukaketarako ere.

Baina zabaldu dezagun pixka bat ikuspuntua, gaur Internet eta Ondare Immateriaralen arteko harremanari buruzko gogoeta egingo dugu eta ausnartzeko iturri eta baliabide interesgarri batzuk proposatuko dizkizuegu.

Nahiz eta norbere eta besteen bizimodu eta kulturekiko interesa Gizarte Zientzien jatorritik bertatik existitu, Kultur Ondare Inmateriala kontzeptu gisa finkatu zeneko data jarri beharko bagenu, 2003ko urria izan liteke data egokia, UNESCOk Kultur Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa onartu zuenekoa.

Momentu hartan, instituzio, pertsona eta erakunde askok interneten presentzia sendoa zuten jada eta ordutik hona, agerpen hori areagotu eta aberastu baino ez da egin.

Ikus-entzunezko etnografikoen bitartez munduko Ondare Immateriala ezagutu nahi izanez gero, Internet baliabide iturri ia agorrezina da. Tresna honen Nazioarteko Eguna ospatzeko, zeuen egongelatik atera beharrik gabe munduko bizimodu tradizionalak erakutsiko dizkizueten zenbait kanal edo atari gomendatzen dizkizuegu.

 

Vimeo atarian: Labrit.

https://vimeo.com/labritmultimedia

Youtube: “UNESCO en español”. Espainiar Kultur Ondare Immaterialaren zenbait bideo eskaintzen ditu.

https://www.youtube.com/user/unescoSpanish/playlists

Canal Sur. Andaluziako Ondare Immateriala.

http://www.canalsur.es/television/programas/andalucia-patrimonio-inmaterial/detalle/220754.html

Blog Antropología Visual. Dokumentalak

http://www.antropologiavisual.net/documentales/

UNESCO. NHK videos in High-Definition on intangible cultural heritage

http://www.unesco.org/culture/ich/en/nhk

Vimeo atarian. Kyidom Films. Ghana, Burkina Faso, Gambia, Zimbabwe eta Hegoafrikan filmatutako dokumentalak.

https://vimeo.com/kyidomfilms

Corp-oraloteca. Kolonbiar Pazifikoko soinu, ahozko eta gorputz praktikei buruzko dokumentazio eta ikerketa zentroa.

http://www.corporaloteca.com/documentales

UNESCO. Kultur Ondare Immaterialari buruzko bereizmen altuko bideoak.

http://www.unesco.org/culture/ich/en/nhk

CRESPIAL. Latinoameriketako Ondare Immaterialaren elkarrizketak eta praktika egokiak jasotzen dituzten bideoak.

http://www.crespial.org/es/Videos/index/videos

Argazkia: http://www.elmundo.es/album/comunidad-valenciana/2016/03/17/56eaeb6f268e3e0e378b462d_7.html

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email