Azken bi asteotan, bi udalerri nafarretan ezaugarritze jardunaldi bana egin ditugu: Joan den astean Mendazan izan ginen (Acedo, Asarta, Mendoza eta Ubago Kontzejuek osatzen duten udalerrian), Lizarrako merindadean eta orain dela egun batzuk berriz, Oliteko merindadean dagoen Berbintzanaren txanda izan zen.
Ezaugarritze prozesuan zehar, gure lana Ondare Inmaterialaren alor guztiak birpasatzea da, Imaginario kolektiboa eta XX. Mendeko herriko eguneroko bizitza. Alde batetik, elkarrizketen fasean, gai horietako bakoitzari buruz hitz egingo diguten informatzaileak aurkitu eta bestetik, komunitatearentzat funtsezkoak diren une gogoangarriak, gertaerak eta erreferenteak aurkitzea, horiek guztiak ondoren sakontasunez aztertu beharko dira.
Bilera hauetan udalerriko Kultura arloko arduradunek parte hartzen dute, baina Ondare Inmaterialarekin zerikusia duen alor batekin harreman estua duen edozein pertsona ere ongietorria izanen da prozesu parte-hartzaile honetan, bere ikuspuntua funtsezkoa izan litekeelako herriko Kultur Ondare Inmaterialaren alderdietako bat argitzeko.
Joan den asteko bilerei esker, mendazatarren tradizio polit bat identifikatu genuen: haurdunaldiko bederatzigarren hilabetean, emakumeak Santa Colomako ermitara igo ohi ziren eta esaten dutenez, horri esker herrian inoiz ez zen izaten erditzean hildako haurrik.
Bestalde, Berbintzanan, udalerriko jarduera berezien artean mahastien txertaketa nabarmentzen da. Lan hori emakumezkoek zein gizonezkoek egin ohi zuten (prozesuko fase ezberdinak euren artean banatuz), eta ohitura hori gaur egun, oraindik ere oso presente dago euren abesti, esaera zahar eta izengoitietan.