Lehen begiratuan, bere erretratu inprimatua duen zurezko ohol soil bat dirudi, baina QR kodea eskaneatuta, bere bizitzako une garrantzitsuak erakusten dituzten 10 argazki ikusi eta horiei lotutako oroitzapenak entzuteko aukera du orain, bere kontakizunak berak azalduta.
Nahikoa da irudi hauek ikustea Mª Jesusek ‘Oroimenaren giltza’ jaso zuenean nabaritu zuen zirrara sentitzeko. Eta bera bezala, gauza bera gertatu zaie Enrike, Josefina, Jesus, Margarita, Miguel…
Précédent
Suivant
Lizarrako San Jeronimo egoitzarekin batera burutzen ari garen “Oroimen ainguratua – Memoria anclada” proiektuaren lehen emaitza da, La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Programari esker garatu duguna.