Lodosako ahozko memoria indartzeko eta ezagutarazteko helburuarekin, 2018. eta 2019. urteetan 43 bizi-testigantza bildu ziren udalerri horretan. 96 ordu baino gehiago oroitzapen, bizipen, tradizio eta ohiturekin. Une horretatik aurrera, Lodosak Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboari egindako ekarpena funtsezkoa izan zen. Bildutako material guztia eta trasmisioa lanaren hurrengo urrats gisa, Lodosako Udalak, Labrit Ondarearekin batera, “Joyas de Lodosa. Haitz azpiko koba eta piperren artean ” dokumentala egin eta estreinatu dute pasa den ostegun honetan, Otsailaren 2an hain zuzen.
Elena Mateo Remirez neskatoaren begiradaren bidez – Amelia Resano Campo izena hartzen duena zahartzean –, 30 minutu inguruko historia garatzen den documental honetan, honako pertsona hauek ere parte hartzen dute: Benito Salvatierra Del Campo, Ana María Eguizábal López, José Luis Martínez Gainza, Mª Carmen Lizuain Martínez, Iñaki Ochoa Martínez, Anabel Alayeto Arrastia, Mª Carmen Martínez Aramendía, Olga Marrodán Lacave eta Joaqui Resano Campo, guztiak helduak, bai eta Ibai Resano Valiente, Jorge Resano Valiente, Neyén Martínez Galilea, Iker Comesaña Martínez, Xavier González García, Miguel Rodríguez ere.