XX. MENDEKO IRUÑEA EZAGUTU NAHI DUZU?

Joan den mendean hirian izandako eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak ezagutu nahi badituzu, bi hitzordu proposatzen dizkizugu. Miserikordia Etxean bizi diren iruindarren hamalau historia biltzen dituen ikus-entzunezko esperientzia pilotuaz gozatu ahal izango duzu:

– Abenduak 29, asteazkena, 18: 30tan, Civivox Condestable.

– Abenduak 30, osteguna, 18: 30tan, Civivox Iturrama.

Bi proiekzioetan Fernando Hualde idazle eta ikertzaileak gaiari buruzko sarrera labur bat egingo du.

Camino Alonso Ugalde, Carmen Pérez Primo, Miguel López Izquierdo, Pedro Laño Ortigosa, Santiago Garay Iriarte, Miren Artázcoz Arteta, Ángel Echauri Amigot, Eva Zabalza Borruel, Eduardo Maisón ruiz de Apodaca, Mª Luisa Balda Imirizaldu, Florencia Urtasun Ezcurra, Juan Úriz Martínez, José Simón Suescun Lasterra, eta Ángeles Erro Galarreta izan dira gure protagonistak. Euren testigantzak “Etxearen eta hiriaren memoria” XX. mendeko Iruñeko historia babesteko ekimenaren bidez eman dizkigute.

Proiektuak Iruñeko Udalaren babesa jaso du, Kultura Industriei Laguntzeko deialdiaren bidez, eta FARPLUS eta VITAGRAMA enpresek batera finantzatu dute. Ahozko memoria biltzen eta aztertzen espezializatutako Labrit Ondarea enpresak egin du lana.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email