Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan.
Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko zein pribatuak, Antropologian lan egiten duten erakundeen titularrak direnak. Batzorde honen helburu nagusia da antropologia-zereginari, deontologiari, lanbide-irteerei eta antropologoei nahiz profesionalei zuzenean edo zeharka eragiten dieten gainerako gaiei buruzko eztabaida-foro iraunkor bat ezartzea.