Madril, Bartzelona, Donostia eta Iruñeko merkatuetan izandako presentziak, lau hiri horietako milaka pertsonengana zuzenean eta pertsonalki iristea ahalbidetu du. Pertsona horiek guztiek Erronkari Gaztaren irudi ezberdin bat jaso dute, produktuarekin baino ibarraren paisaia naturalarekin eta herritar multzoarekin erlazionatuagoa, produktua bera aski ezaguna baitzuten merkatu horietara hurbildu ziren pertsona gehienek.
Promozio ekitaldian parte hartu zuen Erronkariko artzain batek euren jantzi tradizionalekin jantzita zihoazen beste bi erronkariarrekin batera.
Promozio ekitaldiak iraun bitartean, oparitutako gazta kiloak baino askoz gehiago saldu ziren bost merkatuetan. Era berean, dastatu zuten pertsona horietako asko ondoren gazta hori non eros zezaketen galdetuz hurbildu ziren.