Labrit Nafarroako Basozainen Ondare Immaterialaren bilketa lanetan murgilduta dago.

Nafarroan herriz-herri Ondare Immaterialara bilduz egindako lanaren inguruan blog honetan askotan mintzatu gara. Dagoeneko 141 udalerrietako 510 herritan izan gara, Ondare Immaterialaren 2000 ale inguru bilduz; kaleei, jendarteari eta herriari ahotsa emanez. Gero eta maizago ordea, gure proiektuak ez dira lurralde konkretu batera mugatzen, baizik eta ezagutza esparru batean edota, orain bezala, lanbide berezitu batean…