Labritek, Itzagako San Migelera egindako erromeriaren inbentarioa egin du
Trinitate igandean, Mendekoste ondorenean, Itzagaondoa ibarreko bizilagunak eta Itzagaondoa eta Untzitibarreko hainbat eta hainbat pertsona, Itzagako San Migel ermitaraino igo ziren, Itzagako haitzeraino. Gaur egun, Itzagaondoako Ardatzeko herritar batzuk baino ez dute bizirik mantentzen penitentziaren antzinako izaera, oinez, tunikekin jantzita eta egurrezko gurutzeak bizkarrean daramatzatela igotzen baitira. Igande goizean, tunikekin jantzita zihoazen erromesei eta bere…