Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun immaterial gisa deklaratua

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Hiri Gorputza Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du, ondasun immaterial gisa. Gobernuak BICa deklaratu aurretik, Kultura eta Kirol Departamentuak Iruñeko Udalaren aho bateko akordioa eta Hiri Gorputzako kide diren erakunde guztien adostasun-agiriak jaso zituen, ondasunaren memoria deskribatzailearekin batera, material grafikoa eta ikus-entzunezkoa barne, baita dokumentazio osagarria ere. Aldeko balorazioa jaso duen proposamenak Labritek…

Mallorcako Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioa egingo dugu

Mallorcako Irla kontseiluko Kultura, Ondare eta Hizkuntza Politika Sailak lizitatuta, Ondare Immaterialaren eremuan orain arte Espainiako Estatu osoan aurrekontuko diru-hornidura handiena duen proiektua da. Labriteko arduradunak uhartera joan dira aste honetan inbentarioa martxan jartzeko eta, besteak beste, irlako Ondare Zuzendari Francisca Coll Borràsekin bildu dira.…

ERRIBERRIKO TXAPITEL DORREA

Edozein herriko eraikin historiko baten kontakizunak herritarren bizimodu eta ohiturak agerian utzi ohi ditu. Hala gertatu da Erriberriko Udalarentzako prestatutako Txapitel Dorrearen historia azaltzen duen erakusketarekin, Erlojuaren Dorrea bezala ere ezaguna. Erdi Aroan Erriberrira sartzeko harresiko ateetako bat izan zen, hainbat mendetan kontzejuaren gotorlekua, gerora merkatu etxea eta oihalen etxea, eta azken mendeetan erlojuaren dorrea,…

AFA-ren (Argentinako nekazari federatuak) bisitaren azpiegituraren antolaketa

Abuztuaren 15etik 21erako astean, AFAko (Argentinako Nekazari Federatuak) ordezkaritza batek gure lurrak bisitatu zituen, ekoizpenaren eta ekonomiaren arloko esperientziak ezagutzeko asmoz. Bisita horretan erakundeen eta enpresen arteko topaketak izan ziren, baita gure kultura, gastronomia, leku enblematikoak eta elkarteak ezagutzeko aukera ere. Labrit Ondareak bisita honen logistika antolatu zuen emaitza oso onarekin.

BIDAURRETAKO EMAKUMEAK: GIZARTE-ALDAKETAREN ERAGILEAK

XX. mendean zehar izandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoek XXI. mendeko Bidaurreta sortu dute. Eta, hain zuzen ere, aurreko belaunaldiek bizi izan zuten errealitatea ezagutzeko egiten da ikerketa hau. Ikerketa horrek emakumeen lanean jartzen du arreta; izan ere, desberdintasunen naturalizazio tradizionalaren ondorioz, emakumeek egindako jarduerak gutxietsi egin dira, eta, ondorioz, dokumentazio-iturrietan gutxiegi agertu dira. Ikerketaren…

www.iruñekopeñak.com

Peñen Federazioak bi erronka planteatu zizkigun: Iruñeko Peñen dokumentu-funtsa digitalizatzea, hiriko Historia bizia eta herritarrei erakustea peñak sanferminak baino gehiago direla, urte osoan zehar jarduerak egiten dituztela. Labrit Ondarea ahozko memoriaren, ondare immaterialaren, identitate eta imajinario kolektiboen kudeaketaz arduratzen da, eta beraz, ilusio handiz ekin diogu proiektu honi. Horretarako, Labriteko antropologo taldea eta komunikazio taldea…

ERRAILEI BURUZKO MEMORIA, TRENIKOKO EMAKUMEAK.

ERRAILEI BURUZKO MEMORIA, TRENIKOKO EMAKUMEENGAN INSPIRATUTAKO ANTZERKI KOLEKTIBOA. Euskal Trenbidearen historia bizi izan duten zazpi emakumeren ahozko memorian inspiratutako antzezlanak Lizarraldeko sei herri zeharkatuko ditu uda honetan. La Nave Teatroren zuzendaritzapean, komunitatetik bertatik abiatuko den sormen-prozesu batean parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago «memoria sobre railes» obra. Helburua belaunaldien arteko transmisioa erraztea eta…

GALARKO ZENDEAK BIZI ISTORIOAK BILTZEN JARRAITZEN DU

8 urte pasa dira Galarko zendean bertako biztanleen bizi istorioak lehenegoz bildu zituztenetik. Galargo udalak eta Labrit Ondareak aurrera daramaten egitasmo honetan, Navarchivoren proiektuaren barnean, 20 lagunen testigantzak bildu ziren duela 8 urte eta bertze bederatzi lagunen bizi istorioekin osatu dute lana 2022an. Pasa den Igande hontan, Maiatzak 29an, izan zen aurkezpena 70 algunen aurrean.…

FITEROK XX. MENDEKO BIZI ISTORIOAK BILDU DITU.

15 lagunek euren testigantza eman dute Fiteroko herriaren ohiturak, lanbideak eta historia babesteko. Fiteroko Udalak, Labrit Ondarearekin batera, herriaren ahozko ondarea bildu eta zaintzeko egitasmo hau aurrera atera dugu elakrlanean. 15 bizilagunek beren testigantza eman dute Erriberako herri honetako XX. mendeko argazkiaren zati bat osatuz. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek bere bizipenak…

ARGAREN ZUBIAK

Bizitzak elkartzen dituzten zubiak egon badira. Esteribarren 140 kilometro karratu luze-zabalean aurkitzen diren zubi hauek oroimen eta isilpeko aunitz dituzte gordeak. Bertan gordetzen den historia eta istorio horiek partekatu eta trasmititzeko aukera izanen da hemendik aurrera, Udalak sustatutako egitasmo honi esker. Kintoan barrena mugaz gaindiko proiektuarekin bat eta Arga ibaiak harilkaturik ageri zaigun egitasmo hau…