Adiosen egindako ahozko memoriaren bilketaren aurkezpen publikoa

2024ko udazkenean Adios udalerrian egindako elkarrizketen emaitza aurkeztu dugu, herritarren arreta erakarri duen ekimena. Guztira 4 elkarrizketa dira, 12 grabaketa ordu eta 321 oroitzapen. Sartu eta ikusi laburpen bideoa.
Etxebeltza: 45 urte 45 minututan

Antolakunde baten ondarea babestea eta belaunaldi berriei transmititzea berebizikoa da. Haren balioak, bilakaera, harremantzeko modua, ohiturak, partekatutako iruditeria, ahozko memoria… Aste honetan Atarrabiako Etxebeltza Elkartearen 45. urtemuga ospatzeko dokumentala aurkeztu dugu.
Iruñerriko Mankomunitatea: Memoria gurpil gainean

Iruñerriko Mankomunitateak hainbat jarduera antolatu ditu Eskualdeko Hiri Garraioaren 25. urtemuga ospatzeko, besteak beste, Gurpilen gaineko bi mendeak erakusketa, garraio publikoak azken 200 urteotan izan duen bilakaera eta izan duen funtsezko papera erakusten duena. Erakusketaren baitan Labriten ikus-entzunezko hau ekoiztu dugu, Iruñerriko mugikortasunaren aldaketa nabarmenak erakusten dizkiguten txofer eta erabiltzaileen testigantzak bilduz.
Ilundain Fundazioaren 40. urtemugarako bideo korporatiboa

Zeinen inspiratzailea den Ilundain Fundazioaren moduko proiektu eraldatzaileekin elkarlanean aritzea, bere ibilbide luzean Nafarroako gazteen garapen sozial eta pertsonalean lagundu duen konpromiso handiko lana egin duena. Fundazioaren 40. urteurrenaren harira, gazteentzako aukera berriak sortu eta horiek gizarteratzen, laneratzen eta komunitatean txertatzen laguntzeko egiten dute lana balorean jarri eta ezagutzera emateko bideo korporatibo bat egiteaz arduratu […]
Iruñeko Udalaren hiri-markaren enbaxadoreen bideoa ekoiztu dugu

Iruñeko Udalak aniztasunean eta abangoardian oinarritutako hiri-marka aurkeztu du Gayarre Antzokian egindako ekitaldi batean, prozesuan parte hartu duten entitateek eta kolektiboek babestuta. Aurkezpen ekitaldian bideo baten bidez marka berri honen balioak transmitituko dituzten enbaxadoreak aurkeztu dira, Labriten ekoiztu dugun ikus-entzunezkoa.
‘Mend100urrena’ dokumentalaren estreinaldia Gasteizen

Joan den urriaren 18an ‘MEND100URRENA’ dokumentala estreinatu genuen, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zenetik 100 urte bete direla ospatzeko. Urtemuga ospatzeko mendi federazioek gala bat antolatu zuten Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 100 urte eskuz esku, gailurrez, egin dezagun bidaia luze hau bere protagonistekin eskutik helduta.
Estreno del corto documental que cierra el proyecto “Memoria Anclada”

El próximo lunes 26 de agosto a las 11.00h, la Residencia San Jerónimo se viste de gala para el estreno del corto documental de ‘Memoria anclada’, el resultado audiovisual del proyecto piloto desarrollado desde septiembre por la Fundación San Jerónimo junto a Labrit Patrimonio y La Nave Teatro. El proyecto, apoyado por el Programa Innova […]
EITBrentzako “Sanferminak inoiz ikusi ez bezala” eta “Los Sanfermines nunca vistos” dokumentalak elkarlanean ekoiztu ditugu

Hirugarren urtez , Arena Comunicación, Clau Creative eta Labrit Multimedia ekoiztetxe nafarrak elkarlanean aritu gara EITBrentzat Sanferminei buruzko dokumental bat sortzeko. EITBk prime time ordutegian estreinatuko du film luzea ETB2n uztailaren 1ean, astelehena, eta ETB1ean uztailaren 3an, asteazkena, eta aurrestreinaldia gaur izango da, Nafarroako Filmotekan.
DansPirenaika proiektuaren aurkezpenerako prentsa gabinete zerbitzua

Aiko Taldearen eskutik DansPirenaikaren aurkezpenean prentsa gabinete eta bideogintza zerbitzuak eskainiz parte hartu dugu, Pirinioan dantza tradizionalak ikasteko aukera ematen duen kultur ekimen ibiltaria. Kurruskla elkartearen laguntzaz irailean Izabara iritsiko da, onki xin!
‘Mend100urrena’ dokumentala montaje fasean sartzera doa

Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurrenari buruzko ‘Mend100urrena’ dokumentalaren filmaketa amaitu dugu, Euskal Herriko Biltzarrarentzako ekoizten ari garen film laburra.