PROIEKTUAK

UPV/EHUko ibai-paisaiari buruzko udako ikastaroak
Zenbait gogoeta aurkeztu ditugu ibaien iragazkortasunari buruz, baita presa txikiek sortutako paisaiei lotutako ondare materialean eta ez-materialean duten eraginari buruz ere. Kasu bakoitza ikuspegi antropologiko batetik azter daitekeela erakusten saiatu gara. Era berean, urbazterreko komunitateekin batera, presa txikiak eraisteko denborak eta moduak diseinatzea, uraren eta bertako biztanleen joan-etorri askea ahalbidetuz. Helburua da gai horri buruz

Esteribarko turismo-eskuorria
Esteribarren handitasunaren oinarria haren ingurune natural pribilegiatua da, eta tokiko kultura aberatsean islatzen da. Turismo-eskuorri bat egin dugu ondare natural eta kultural hori balioan jartzeko, Esteribarko Udalaren eta Esteribar Helmuga elkartearen eskutik. This post is also available in: Spanish

Sanferminei buruzko dokumentala Plont Point jardunaldietan aurkeztu dugu
Duela egun batzuk, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrak antolatutako PLOT POINT jardunaldien bigarren edizioan parte hartu genuen. Bertan, ARENA Comunicación Audiovisual eta CLAUko bidaideekin batera, uztailaren hasieran EITBn estreinatuko den sanferminei buruzko gure 2. dokumentala aurkeztu genuen. This post is also available in: Spanish

INASAko langile borrokari buruzko dokumentala estreinatuko dugu Irurtzungo udalaren eskutik
Irurtzungo oraina ezin da azaldu 1956an INASA enpresaren etorrera gabe. Inguruan industria-aldaketa bat bultzatzeaz gain, Estatu osoko familia langile ugari erakarri zituen, eta langileen borroka garrantzitsuen lekuko izan zen. Borroka horiek, gainera, auzo-elkartasuna, auzolanaren kultura edo udal-eredu berri bat bultzatu zuten. This post is also available in: Spanish

HUESCAKO KATEDRALARAREN PLAN ZUZENTZAILEA
Labrit Huescako Katedralaren Plan Zuzentzailea egiteaz eta idazteaz arduratzen den taldean parte hartzen ari da. Helburua da era guztietako datuak biltzea eta hobetzea, ondasuna ahalik eta zabalen ezagutzeko. Lan honetan ondare higiezina, higigarria eta immateriala sartzen dira. Labritetik katedralari lotutako kultura-ondare immaterialarekin zerikusia duten gai guztiak sistematizatzeaz arduratuko gara. This post is also available in:

Arabako Mendialdeko Kuadrillako ahozko memoriaren bilketa
8 pertsonak beren testigantza eskaini dute Arabako mendialdeko ohiturak, lanbideak eta historia biltzeko. Vital Fundazioaren finantzazioarekin, Arabako Mendialdeko Kuadrillak, Labrit Ondarearekin batera, tokiko ahozko memoria bildu eta babesteko proiektu hau gauzatu du. 8 bizilagunek beren testigantza eman dute, Arabako eremu horretako XX. mendeko argazkia osatuz. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek, herri horietako
This post is also available in: Spanish