Ilundain Fundazioaren 40. urtemugarako bideo korporatiboa

Zeinen inspiratzailea den Ilundain Fundazioaren moduko proiektu eraldatzaileekin elkarlanean aritzea, bere ibilbide luzean Nafarroako gazteen garapen sozial eta pertsonalean lagundu duen konpromiso handiko lana egin duena. Fundazioaren 40. urteurrenaren harira, gazteentzako aukera berriak sortu eta horiek gizarteratzen, laneratzen eta komunitatean txertatzen laguntzeko egiten dute lana balorean jarri eta ezagutzera emateko bideo korporatibo bat egiteaz arduratu gara.…

Iruñeko Udalaren hiri-markaren enbaxadoreen bideoa ekoiztu dugu

Iruñeko Udalak aniztasunean eta abangoardian oinarritutako hiri-marka aurkeztu du Gayarre Antzokian egindako ekitaldi batean, prozesuan parte hartu duten entitateek eta kolektiboek babestuta. Aurkezpen ekitaldian bideo baten bidez marka berri honen balioak transmitituko dituzten enbaxadoreak aurkeztu dira, Labriten ekoiztu dugun ikus-entzunezkoa.

EITBrentzako “Sanferminak inoiz ikusi ez bezala” eta “Los Sanfermines nunca vistos” dokumentalak elkarlanean ekoiztu ditugu

Hirugarren urtez , Arena Comunicación, Clau Creative eta Labrit Multimedia ekoiztetxe nafarrak elkarlanean aritu gara EITBrentzat Sanferminei buruzko dokumental bat sortzeko. EITBk prime time ordutegian estreinatuko du film luzea ETB2n uztailaren 1ean, astelehena, eta ETB1ean uztailaren 3an, asteazkena, eta aurrestreinaldia gaur izango da, Nafarroako Filmotekan.…

INASAko langile borrokari buruzko dokumentala estreinatuko dugu Irurtzungo udalaren eskutik

Irurtzungo oraina ezin da azaldu 1956an INASA enpresaren etorrera gabe. Inguruan industria-aldaketa bat bultzatzeaz gain, Estatu osoko familia langile ugari erakarri zituen, eta langileen borroka garrantzitsuen lekuko izan zen. Borroka horiek, gainera, auzo-elkartasuna, auzolanaren kultura edo udal-eredu berri bat bultzatu zuten.…