Labrit Ondareak Kultura Ondare Immateriala (KOI) biltzen eta hedatzen du. Orain, Etnomedia izeneko on-line plataforma garatu du. Egitasmoa 2019. urtean hasi zen gauzatzen Kultura Ondare Immateriala transmititzeko dokumentalak on-line jartzeko asmoarekin, mundu mailan eduki horiek eskuragarri izan daitezen. Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundu du plataforma honen gauzatzea, modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntza deialdiaren bitartez.
Kultura Ondare Immateriala barreiatzeko plataforma izateko helburuarekin sortu da Etnomedia egitasmoa. Gainontzeko kultura erakundeei ere euren obrengatiko dirusaria eskuratzeko aukera emanen zaie plataforma honetan; funtsa hauek deskarga bidez ala pay per view bidez lortu ahalko dituzte erabiltzaileek.
Kultura Ondare Immaterialarekin (KOI) harremana duen eduki oro hartzeko prest dago Etnomedia, hala eskatuz gero edozein erakunde edo ekoiztetxeri emanen zaio aukera.