Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai bera dutela atzeman daiteke, hainbat elementu komunen errepikapenetan behatu litekeena.

Jatorrizko sustrai hori oinarri hartuta, denborak eta bestelako faktore sozial eta kulturalek mota honetako dantzen eboluzioan modu ezberdinean eragin dute gaur egun arte eman den prozesu bizi batean.  Zenbait kasutan desagertzera iritsi dena eta beste askotan belaunaldi berriek bere transmisioa bermatzeko zailtasunak aurkitzen dituzte.

Gaztela eta Leongo Juntak elementu hauen azterketa egitea proposatu zuen eta Labrit Ondareari esleitu zaio proiektua. Adierazpen honen azterketa sakona eginen dugu, ahalik informazio gehien biltzeaz gainera, etorkizunean ekintzak egin ahal izateko kultur adierazpen immaterial hau balioan jarri eta babesteko helburuarekin.

 

*Irudiaren iturria: El Norte de Castilla.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email