Berriki Natura 2000 Sarearen webgunerako 36 ikus-entzunezko ekoiztu ditugu. Sare hori Europar Batasunak sortu zuen dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta Foru Komunitateko lurraldearen %25 inguru dago babestutako esparru horien barruan.
36 naturgune horiek ezagutzera emateko, 2019ko azken lauhilekoan, barne bakarrizketa moduan sortutako 36 bideo erregistratu ditugu eta, 3 eta 4 minutu artean irauten du bakoitzak. Naturgune hori ongi ezagutzen duen pertsona, herritar edo bisitariak bere pentsamenduak ahots goran azalduz osatzen da kontakizuna.
Generoaren, adinaren eta hizkuntzaren oreka mantenduz hautatuak izan diren gure informatzaileak ingurune horretan barna eramaten gaituzte euren pentsamenduak entzuten ditugun bitartean: euren bizipenak, esperientziak eta sentsatzioak…
Ikus-entzunezko hauekin ez dugu protagonistek arreta handiz egindako deskribapenak bilatu nahi izan (bideoak webguneak berak deskribapen zabala eskaintzen baitu testu eta argazkien bitartez), baizik eta baloraziozko gogoeta subjektibo bat, elkarrizketa soil batek inoiz emango ez ligukeen naturaltasuna.
Grabazioetan protagonistek naturgune zehatz horiekiko transmititutako emozioek (samurtasuna, beldurra, enigmak, oroimina, pasioa, amorrua, poza…) zehaztu zituzten kokalekuak eta muntaien erritmoak.
Nafarroako Naturgune Babestuen webgunearen bitartez 36 ikus-entzunezko hauekin gozatzeko gonbita luzatzen dzuegu. Hona hemen adibide bat: