Argitalpena – Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz

Duela aste gutxi, urte oparo honetan burututako azken argitalpena eman dugu ezagutzera: Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz, “Ondarearen lanbideak” monografikoaren barne. Ikuspuntu profesional baten bidez, Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa lana aztertzen du. Beste motatako ondareak ez bezala, Estatuaren Administrazio Orokorreko eta Erkidegoetako Kultur arloak eraman ohi duten Ondare Immaterialaren babesak, ez baitu sektorearen profesionalizazioa bizi. Esate baterako, ondare arkeologikoak, dokumentalak edo arkitektonikoak profesionalizatutako arloak dira. Horregatik, Labriten lana aztertzekoa da, aitzindaria delako, eta horixe bera egiten saiatu gara artikulu honetan, alegia.

“Ondarearen lanbideak” argitalpena, Kultur Ondare Europarraren Urtearen ekintzen artean kokatzen da. Espainiako Kontserbatzaile Zaharberritzaileen Elkarteak (ACRE) eta Kontserbaziorako Nazioarteko Institutuko Kontserbazioko Talde Espainiarrak (GEIIC) antolatu dute. Helburua, kultur ondarean aritzen diren lanbide tradizionalak eta profesioak identifikatzea eta ezagutzera ematea da. Baita bere beharrak eta erronkak aztertzea; hala nola, ekonomian, kulturan eta gizartean duten eragina.

Argitalpen digitala osorik aurkeztuko da 2018ko udazkenean, Bruselan. Hain zuzen ere, Europako Batzordeko “Kultur ondareko lanbide tradizionalen eta berritzaileen ezagutzaren transferentzia, formakuntza eta eskuduntza” komisioko lan taldearen azken bileran.

Argitalpena osorik deskargatu dezakezue esteka honetan

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email