Duela urtebete, Lizarrako Ondare Immaterialaren artxiboa osatuko zuten lehendabiziko 29 unitateak aurkeztu genituen. Dirudienez, 2018. urte hau eraginkorra izan da oso, eta dagoeneko esan dezakegu berehala hasiko dela proiektu honen hirugarren fasea.
Dakizuen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialeko Katedrak bultzatutako eta Labrit Ondarek burutzen duen proiektua da Navarchivo, Nafarroa Garaiko KOIa biltzeko helburua duena.
Orain arte, 61 pertsona elkarrizketatu dira Lizarran, eta fase honetan 19 gehiagok eskainiko dituzte herriaren ezagutzak, emozioak eta oroitzapenak. HEMEN sakatuz gero, bildutako Ondare Immaterialeko Unitateen laburpen txiki bat ikusi dezakezue.
Azken fase honen aurkezpenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Gaur urriaren 30ean, Udaletxeko bilkura aretoan 18:00etan izango da.