2017ko udazkenean zehar, gizartean garrantzia handia duen Ondare Immaterialaren kudeaketako ekimen batekin ekiteko aukera izan genuen: Kultur Intereseko Ondarearen izendapenerako txosten baten erredakzioarekin.
Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren (batez ere, Ondare Historikoko Zerbitzua eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua) eta Laxoa Elkartearen arteko ekimen bateratu bat izan zen. Laxoa Elkarteak 80. hamarkadatik Laxoan jokoarekiko zaletasuna duten jokalari eta pertsonak elkartzen ditu.
Erakunde hauek Labritera jo zuten, Kultur Ondare Immmaterialaren patrimonializazio prozesuetan eta ikerkuntzan dugun esperientziaren bitartez, protagonistekin batera lan egin genezagun eta kultur adierazpen honi ondarearen dimentsioa gehitu geniezaion.
Laxoa plaza librean jokatzen den jokoa da, hau da, ez da frontoian jokatzen. Pilotariak, lau talde bakoitzeko, bata bestearen aurrean jartzen dira, eta ez bizkarra emanez. Laxoa estrategia joko bat da, non beste zenbait gaitasunen artean, indarra, gaitasuna, bista eta arintasuna tartekatzen diren. Pilotaren historia, laxoa jokoaren historia izan da XIX. Mendeko azken herenera arte, zeharkako modalitateak sortu ziren arte.
Antzinean, joko hau pilota-soroetan jokatzen zen, normalean, herrigunetik distantzia batera aukeratzen ziren pilotan jolasteko soroak ziren, gerora herriko plazak aprobetxatzen hasi ziren arte.
Gaur egun, laxoa txapelketa Baztango eta Malerrekako lau plazetan jokatzen da: Arraiozen, Iruritan, Oitzen eta Donezteben. Joko hau, Nafarroako Foru Komunitateko babestutako zortzigarren Kultur Ondasun Immateriala da.
Txostenaren erredakzioan egindako gogoeta nagusietako bat pilota modalitate honek galtzeko ditun arriskuak eta babesteko egokienak izan daitezkeen estrategiak izan ziren. Ziur gaude izendapen hau minoritarioa den, baina Nafar identitatean sakonki sustraituriko Kultur Adierazpen Immaterial honen babeserako lagungarri izango dela.
Jarraian, Diario de Navarra egunkariak kaleratutako erreportajea uzten dizuegu, non Labriteko eta Laxoa Elkarteko kideek izendapenari buruzko ikuspuntua eskaintzen duten.