WordCamp Bilbao 2017 topaketa

Orain dela aste batzuk, gure lankideetako batek Bilboko WordCampen parte hartu zuen, WordPresseko garapen komunitateko topaketa ofizialean.

 

WordCamp Bilbao  topaketako bigarren edizioan honetako ostiral arratsaldea WordPresseko euskaldunen komunitate txikiari eskaini zioten. SEO posizionamendu Teknikei buruzko hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen, baita esparru digitalaren gaineko legediari buruz eta euskarazko web orriei buruz ere.

 

Mikel Olaizek webgune bat hainbat hizkuntzatan eskaintzeak dituen abantailak azaldu zizkigun, are gehiago horietako bat eskaldunena bezalako komunitate txiki batekoa bada.

 

Dakizuen bezala, gure webgunea eta Labriten garatu izan ditugu beste hainbat, gutxienez erdaraz eta euskaraz kaleratzen dira. Horregatik horrelako jardunaldiak oso egokiak dira bai ikasteko eta baita egunero hazten doan komunitate bateko partaide sentitzeko.

 

Azkenaldian elebitan sortu ditugun erbguneen artean oso adibide anitzak dauzkagu, produktu ekologikoen komertzializaziorako webguneak (https://www.nabarreko.eus/ ) nahiz landaetxeenak (http://www.casaruralidiara.com/). Azken hau adibidez hiru hizkuntzatan sortu dugu: erdaraz, euskaraz eta katalanez.

 

Azkenik, guretzako oso berezia den webgune bat aurkezten dizuegu, kasu honetan euskaraz: Xaldun Kortin proiektuarena hain zuzen ere: http://xaldunkortin.com/

 

Labriten hizkuntzak gustatzen zaizkigu: merezi duten bezala estimatzen ditugu eta hori nabaraitu egitan da, ezta?

 

 

Argazkia: https://maugelves.com/blog/

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email