El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko Héctor Raúl Grenni bisitan izan dugu Labrit Ondarean

Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean.

Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako (Kuba, El Salvador eta Peru) zazpi unibertsitateetatik etorritako 17 irakasle eta master eta doktoretza ikaslek osatzen duten taldeko parte-hartzaileetako bat da Grenni irakaslea.

Héctor Grennik NUPeko Ondare Immaterialaren Katedra ezagutzeko aukera izan zuen eta Labrit Ondarearen jardunari buruzko interesa piztu zitzaion, batez ere ahozko memoriaren bilketari dagokionean. Hori dela eta, bilera bat antolatu zen gure egoitzan astearte honetan. Bertan, Labriteko kideek, Grennik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea den Alfredo Asiainek parte hartu zuten.

Héctor Rául Grennik hitzaldi bat eskainiko du unibertsitatean datozen egunetan. NUPek antolatutako jardunaldien berri izan dezakezu bere agendaren bitartez:

http://agenda.unavarra.es/cal/main/showMain.rdo

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email