Kuriketan. Haurtzaroa eta gaztaroa Arakilgo bailaran.

2012 eta 2013. urteetan zehar Labritek Arakilgo bailarako Ondare Immaterialaren 18 Unitate jaso zituen.  Bildutako material guzti hori transmititzeko, 2014an dokumental etnografiko bat ekoiztu zuen premisa adierazgarri batekin: Arakilgo haizeak hosto bat bere nahiera mugitzen du, iraganetik orainaldira. Hosto honi egindako bidaian jarraitu diogu eta jasotako informazio guztia dokumentalean bilakatu dugu.

Arakilgo bizilagunek euren XX. Mendea iruditan islaturik ikusi zuten eta duela gutxi gai zehatz batetan sakonago murgiltzea erabaki dute: haurtzaroko eta gaztaroko bizipenetan.

Kuriketetan, ezkutaketa jolas unibertsala darama izenean dokumental honek. Bertan biltzen diren bataioei, eskolako oroitzapenei, jolasei, festei eta dantzaldiei merezi duten garrantzia soziala ematen zaie eta joan den mendeko neska-mutiko haiek gaur egungoekin konektatzeko balio du. Horrela hasten da Arakil bailarako Ondare Immaterialaren bigarren dokumental hau:

Gure bailaran, inguruko guztietan bezala, XX. Mendeak inoiz ezagututako aldaketarik handiena ekarri zuen. Mende horretako mendebalak bizitzeko modu eta ohitura batzuk eraman zituen, aldaketa txiki batzuekin bada ere, mende luzez kontserbatzen genituen bizi ohiturak.

Eta horregatik, hain zuzen ere horregatik!, hori ezagutu zuen azken belaunaldi horren oroitzapenak bildu nahi izan genituen. Ordurako, oroitzapen asko haizeak eramanak zituen, baina beste batzuk… ongi gordetzeko gai izan ginen.

Oroitzapenak jaso ahal izan genituen, memoriaren ezkutuko txokoetan sartu ginen, eta hor zegoena atera genuen. Benetako altxorrak! Jada haizeak eramango ez dituen hostoak.

Labrit Multimediak, Arakilgo Udalarekin eta Arakil Kulturarekin elkarlanean ekoiztu eta zuzendutako dokumentala datorren larunbatean, maiatzaren 13an, estreinatuko da Hiriberriko kultur etxean. Lehenengo proiekzioa 17:30etan izanen da gaztelaniaz eta lunch baten ondoren, 19:30etan, euskarazko bertsioa estreinatuko da.

LABRIT MULTIMEDIAko arduradunez gain, estreinaldian izanen dira elkarrizketatuak, aktore lanetan ibili diren haurrak, bailarako udal ordezkariak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ordezkariak ere.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email