Frantziako Kultur Ministerioa Labritera etorri da

Joan den urriaren 3an Frantziako Kultur Ministerioko eta Euskal Kultur Erakundeko delegazioa Labrit Ondarea-ren egoitza ezagutzera etorri ziren Iruñera. Delegazio honek al “Département du pilotage de la recherche et de la politique scientifique. Direction générale des patrimoines” departamentuaren ordezkaritza zuen xede eta honako pertsonek osatu zuten:

  •     Sylvie Grenet.  Chargée de mission allocations et Patrimoine Culture Immatériel. Ministère de la Culture. Gouvernement de la République Française.
  •   Pantxoa Etchegoin. ICB-EKE-ko zuzendaria.
  •   Terexa Lekunberri. ICB-EKE-ko etnologoa.
  •   Thierry Truffaut. ICB-EKE-ko antropologoa.

Taldea ezagutu ondoren, 2009. Urtetik Ondare Materiagabearen kudeaketa orokorraren arloan Labrit Ondarean egindako lana bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten; besteak beste: ondare materiagabearen bilketa, transmisioa, aplikazioak eta aholkularitza lanak. Labritek Ondare Materiagabea modu sistematikoan eta ikus-entzunezko euskarrian bildu, aztertu eta herritaratzeko berezko metodologia garatu du eta, ondorioz, Kultur Ondarearen arloan lan egiten duten erakunde eta ingurune akademikoko hainbat aitorpen izan ditu urteotan.

Lan saioaren ondotik Nafarroako Kultur Kontseilaritzaren egoitzara hurbildu eta bertan Ana Herrera, Kultur Kontseilaria, Fernando Pérez, Kultur Zuzendari Nagusia eta Ondare Materiagabearen eta Museo Zerbitzuetako zuzendaria den Susana Irigariay egon ziren Delegazioari harrera egiten.

Aurreratxoago prentsan egondako oihartzunaren laburpena:

http://www.europapress.es/navarra/noticia-delegacion-francesa-interesa-tecnologia-emplea-empresa-navarra-gestion-patrimonio-cultural-20161003163950.html

Visita del Gobierno francés a Labrit Patrimonio

http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2016-10-04/hemeroteca_articles/visita-del-gobierno-frances-a-labrit-patrimonio

Labrit Patrimonio mira a Francia para crecer

http://www.noticiasdenavarra.com/2016/10/04/economia/labrit-patrimonio-mira-a-francia-para-crecer

Una delegación del Ministerio francés de Cultura ha visitado las instalaciones de la empresa Labrit Patrimonio

http://www.natv.es/AlaCarta/CEF0FCD8-FDC1-6184-F22A52A08E2636AH/yt/a4hKD01-Ifk/Noticias-Navarra-2030h-031016

Bilera amaitu eta gero, gure “ikusentzunezko bisita-liburua” lehenekoz erabiltzeko aukera izan zuten eta horrela bisitari buruzko iritziak hementxe topatuko dituzue:

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email