GOÑERRIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Aizpun herrian, Goñerrin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen.

Eguerdiko 12etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 30 lagun inguru  bildu zen.

Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 5 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten.

Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere elkarrizketa biltzen duen DVDa eta udal ordezkariari elkarrizketa guztiak biltzen dituen disko gogorra eman zitzaizkien.

Ekitaldiari amaiera emateko mokadu bat hartzera gonbidatu zituen udalak bertan bildutako guztiak.

IMG_20160430_120844 IMG_20160430_120824 IMG_20160430_121318

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email