‘NAVARRA: 100 DÍAS DEL CAMBIO’ ELKARRIZKETA SAIOA

Badira 100 egun nafarrek Gobernuan aldaketa izatearen alde zeudela esan zutenetik. Aldaketa honen protagonisten iritziak jakiteko errepotaje bat burutu du Labrit Multimediak, gobernu berriaren lehen ehun egunak nola joan diren abiapuntu izanda. Juan Kruz Lakasta kazetariak elkarrizketatu ezagunak izan ditu bere aurrean. Uxue Barkos, Joseba Asiron, Santiago Cervera, Miguel Sanz, Patxi Zabaleta edo Ivan Gimenez kazetaria esaterako, Nafarroan eragin duten kasu garrantzitsuen inguruan aritu dira hizketan: ‘Korralito Forala’, ‘Caja Navarra’ kasua edo orainarte gertatu denaren analisia ikusi ahalko da “Navarra: 100 días del cambio” elkarrizketa saioan, ETB2n.

navarra: 100 días de cambio

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email