Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute.

Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste: Ahozko Ondarearen bilketa intentsiboa, KOMaren inbentarioa, dokumental etnografikoak, kultura materiagabearen hedapenerako webguneak, turismo zein produkzio arloetako aplikazioak (Jatorrizko izendapenak eta artisau productuak) eta abar luze bat…

Gure txostenaren izenburua honakoa izanen da: “Nortasuna eta tokiko garapena: Kultur Ondare Materiagabea modu herrikoian kudeatzeko metodologia, ereduak eta adibideak”.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email