Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioa, Ondare Historikoaren Babeserako Zuzendariordetzaren bitartez, dirulaguntza deialdia egin zuen uda honetan Espainiako ondare ez-materialaren balioa azpimarratu, sustatu, hedatu eta babestu helburu duten egitasmoak gauzatzeko, beti ere bi autonomia-erkidego barne hartzekotan. Gure proposamena egurraren ibai bidezko garraioaren inbentario etnografikoa eta dagokion ikusentzunezko hedapena gauzatzeko proiektua izan zen, estatuko lau autonomia-erkidegotan barna: Aragoi, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Nafarroa.
Labriten proposamenak kalifikazio altua jaso zuen eta gaur gaurkoz proiektua martxan dago. Pixkaka pixkaka egitasmo honen berri emanen dizuegu hemen bertan.