Labritek, Mayorbak (Orbaibarko adinekoen elkarteak) eta inguruko udalek Orbaibarko ahozko memoria eta ondare immateriala transmititzeko fasea aurkeztu dugu.
Joan den urriaren 18an Garinoaingo Andre Maria Zuriaren ermitan egin genuen aurkezpen ekitaldia, bertan izan ziren proiektu honetan parte hartu zuten udaletako herritarrak: Garinoain, Barasoain, Orisoain, Puiu, Untzue, Leotz eta Oloritz.
Gordailu digital horien bidez, Orbaibarko adinekoen 23 lekukotasunak osorik ikusi ahal izango dira. Pertsona horiek zuzenean bizi eta ezagutu zuten XX. mendearen erdialdean Nafarroako eremu eder horretako bizimodua; orotara 60 ordu baino gehiagoko memoria aztertu, etiketatu eta sekuentzia txikitan banatuta, erraz ikus dadin.
—