FITEROK XX. MENDEKO BIZI ISTORIOAK BILDU DITU.

15 lagunek euren testigantza eman dute Fiteroko herriaren ohiturak, lanbideak eta historia babesteko.
Fiteroko Udalak, Labrit Ondarearekin batera, herriaren ahozko ondarea bildu eta zaintzeko egitasmo hau aurrera atera dugu elakrlanean. 15 bizilagunek beren testigantza eman dute Erriberako herri honetako XX. mendeko argazkiaren zati bat osatuz.
Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek bere bizipenak gogoratu eta eskaini ditu, imaginario kolektiboaren parte izan diren horiek, eta, horrela, Erriberako herriko ohiturak, tokiko hiztegia, jaiak edo intrahistoria babestu ditu.

Fiteroko gizon emazteek hainbat oroitzapen eta konatakizunekin XX. mendeko herriaren gorabeherak aletu dituzte, xehe-xehe. Hala nola, hamarkadetan plazan eginiko dantzak; nekazarien jarduerak; Bainuetxearekin harremana; Txapa jokua; Udal zein komertzianteen bandoak; ura baldearekin ateratzen zuten putzua. Finean, kondaira eta sinbolismoz beteriko herria Fitero.

3.000 oroitzapen baino gehiago.

Guztira, Labrit Ondareak 15 elkarrizketa egin ditu, 33 grabazio-ordu,  pasarte ezberdinez edo zatiz osatuak. Oroigarri horiek artxibatu, aztertu eta babestu egin dira, Nafarroako bostehun bat herritan egindako 2.500 elkarrizketa baino gehiagorekin batera. Horiek guztiak “Navarchivo” eta gure memoria kolektiboaren parte dira.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email