Adi dagoen gizarte batek bakarrik antzeman dezake indarkeriarik ezkutuena.
2020.urtean Labrit enpresari egokitu zitzaion Emakunderen Azaroaren 25eko kanpaina sortzea. Horretarako, Labritek Kultura Ondare Immateriala biltzeko eta transmititzeko garatua daukan metodologia bera erabili zuen, aldez aurretik bestelako kanpaina komunikatiboetan zeukan eskarmentuan oinarrituta eta ordura arte izandako emaitzek bultatzuta.
2020ko Azaroaren 25eko kanpainaren sormen prozesuak baita kanpainaren emaitzak berak ere, ildo beretik jarraitzeko aukera zegoela iruditu zitzaigun. Iaz protagonismoa indarkeria jasandako emakumeetan jartzen bazen, gizarteari eskatuz horrelako egoerak identifikatzeko prest egon zedin arazoa gizarte mailakoa baita eta ez bakarrik norbanakoa, egokitzat hartu genuen aurtengo kanpaina iazko kanpainatik abiatzea eta lortu nahi genuen enpatia sozialean indartzea. Modu horretan, egindako lanari balioa emateaz gain, iaz gizarteari eskatutzen zitzaionari (hain zuzen ere, adi egotea) jarraipen egitea eta bidebatez mezu bera gogoraraztea lortzea hartu genuen helburu.
- kanpainaren proposamena: ariketa soziologikoa
Hori dela eta, 2021ko kanpainaren proposamena 2020aren garapen naturala litzateke. Iaz gizarteari egindako afirmazioaren erreakzioaren bila.
Iazko kanpainan honakoa esan bagenuen: “entzunez gero, ikusiko duzu”.
Aurten gizartearen lagin bat hartuko dugu Emakunderen mezua entzun dezaten eta ikusi duten ala ez ariketa soziologiko baten bidez modu enpirikoan argituko dugu.
Ariketa horrek bi atal izan ditu:
- Aukeratutako tokian iaz sortutako ikus-entzunezkoa jarriko genieke pantaila batean, bakoitzak bere aurikularrekin
- Proiekzioa entzun eta ikusi ondoren, parte-hartzaileak banan-banan toki horren alboan prestatutako txoko intimoago batera joango dira. Han kolore berde, laranja eta gorriko pilotak egongo dira eta kristalezko hiru pote.
Lagun bakoitzari honelako galdera egingo genieke: “AZKEN URTEAN , ikusi duzu horrelako egoerarik zure inguruan?”, hiru aukera posible eta bakoitza adierazteko modu bakarra emanez:
- Inoiz ez: Kolore berdeko pilota aukeratu eta kristalezko botean sartu
- Behin: Kolore laranja duen pilota aukeratu eta kristalezko botean sartu
- Behin baino gehiagotan: Kolore gorriko pilota aukeratu eta kristalezko botean sartu