“La Unica” peñaren memoria historikoa biltzeko proiektuarekin jarraituz, non ondare immateriala ezinbesteko zatia den, hurrengo urratsa hau izango da: Nolakoa da La Unicaren hotsa?
Peñaren historiak Iruñeko bizitza sozial eta kulturalean duen papera ulertzeko ezinbestekoak diren irudiak interpretatzeko proiektua. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren laguntza du, “Kultur ondare immaterialeko 2021- sustraiak/Raíces proiektuak” programaren bidez. Labrit Ondareak parte-hartze teknikoa bermatuko du eta datozen hilabeteetan garatuko da.
“La Unica” peñak ondare inmaterial aberatsa du, hiriko ondare inmaterialaren zati ere badena. Proiektuak parte-hartze prozesu ireki bati heltzen dio. Espazio inmaterial horien memorian argazki edo objektu pertsonaletatik abiatuta emandako testigantzen bidez identifikatu eta sakontzen da.
Lekukotasun horiek peñaren “soinu-paisaia” osatuko dute, eta komunitatea izango da protagonista. Argazkiak eta objektuak bilduko dituen online erakusketa baten bidez, “La Unica” peñaren barne-historia ezagutarazi eta zabalduko da.
Proiektuak izaera irekia du eta herritar guztiei zuzenduta dago; izan ere, milaka pertsona izan dira hamarkadetan zehar La Unica peñarekin harremana izan dutenak. Irudiak bildu, interpretatu eta katalogatzeaz gain, ekintza publikoak ere biltzen ditu jarduerak, hala nola argazki-erakusketa fisiko bat jardueraren irekiera gisa, eta proiektuaren amaiera gisa interpretatutako argazkien online erakusketa bat.
Informazio gehiago: www.launica.eus
Kontaktua: artxibo@launica.eus