Life-Nadapta proiektuaren roll-up bidezko erakusketa

Klima Aldaketa ezbairik gabeko errealitatea da eta gizarteak ingurumen arloan duen erronkarik handienetako bat da. LIFE-IP NAdapta-CC proiektua Nafarroa Klima Aldaketara moldatzeko estrategia integratua da, eta arlo honetan nazioarteko konpromisoari Nafarroak egindako ekarpenaren parte da. 8 urte hauetan egindako lana laburtzen duen erakusketa diseinatu dugu, euskaraz, ingelesaz eta gazteleraz 30 roll up-en bidez.