2020ko Mintegia

Asteburu gizena Labriteko lantaldearentzat.  Ez da izan ahozko memoriaren bilketan jo ta fuego ibili garelako, ez gara inolako kongresutan egon, ez dugu dokumental baten errodajea izan … atsedenik gabe sortzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten eman dugu asteburua.

Egun hauetako helburua ez da, ohikoa den gisan, Ondare Immateriala kudeatzea baizik eta elkarrekin Labriteko proiektuan lan egitea. Beste batzuetan ere kontatu izan dizuegun moduan  Labriten urtean behin hartzen dugu tartetxo bat atzera begiratu, indarra hartu eta etorkizuna lantzeko. Gauzak lasai eta sakon sukaldatuz gero hobe ateratzen bait dira, gure uste apalean. Horretarako Etxaurira joan eta proiektuz goraino datorren 2020 urte borobilari behar den harrera egin diogu.

 

Nafarroa Garaiko txoko honetan gure jarduna eta besteena aztertu eta hobekuntzarako proposamenak egiteko tartea izan dugu baita ongi pasatzeko ere!

2020an gure egitasmoen berri izanen duzue, bero bero bait daude labean!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email