Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”

Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu: Kultur Ondare Immaterialaren bilketa: Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin…