Labrit, Kultur Ondare Immaterialaren I. Nazioarteko Kongresuan izan zen

2018rako ditugun proiektuen berri ematen jarraitu aurretik, 2017an parte hartu genuen hainbat jarduera ekarri nahi ditugu gogora. Izan ere, urte amaieran hainbeste genuen kontatzeko ez genizuela zenbait gaien inguruan sare sozialetatik harago ezer ere kontatu. Urrian esaterako, Kultur Ondare Immaterialari buruzko Nazioarteko Kongresuan izan ginen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboko Katedrak antolatu zuen…