Zerbait erraten dizu 1920. urteko azaroak?
Osasuna taldea sortu zeneko data da. Zelaian gertatu den gauza oro, prentsak lehenik, irratiak gero eta telebistako hainbat katek jaso izan du.
Osasunako zaleen artean, harmailetan, jokalarien artean aldageletan, bidaietan edo bizitzetan gertatzen zena haien oroitzapenetan baino ez dago. Eta ondare hori, Sadar Futbol zelaia bezain inportantea da.
Hainbeste, memoria horren bilketa ekiteari erabaki duela Club Atlético Osasunak. Datozen hilabeteotan beraz, Labrit Ondareak Osasunako ondare ez-materiala jasoko du. Klubeko jokalari, langile, bazkide, atezain, idazkari edota garbitzaileen lekukotasunak grabatu, aztertu eta sailkatuko ditu. Iaz hasi zen Labrit zeregin horretan. Lehenengo lekukoen ekarpenak bildu ziren 2014an. Testigantzak, hain izan ziren hunkigarriak, 2014ko Fundazioaren Kanpaina lekukotasun horietan oinarritu egin zela.
Osasuna Klubeko ondare ez-materiala biltzeko HITZARMENAREN sinadura publikoa izanen da. Bertan saiatuko gara asetzen zuen jakinmina. Gonbidatuta zaude.