Kultura Ondare Inmateriala

GURE ALTXORRA. GURE BALIABIDEA. GURE HELBURUA. GURE LAN-TRESNA.

Kultura Ondare Inmateriala

Adituak gara Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa osoan: hau da, altxor hori bildu, materiala goi kalitateko ikus-entzunezko formatuetan gorde, eta ondarearen transmisioa sustatzen duten tresnak sortzen ditugu.

Vitagrama

Giza talde ororen oroitzapena eta iruditeria biltzen ditugu, familia izan, enpresa izan, elkartea izan… Xehetasunez beteriko ondare ederra da, bai pertsonena, bai familiena, bai lanekoa, ondotik etorriko diren belaunaldiei erakusteko.

Komunikazioa

Gure kulturaren alderdirik immaterialenetan aritzen gara aztarrika, gorde nahi dugunaren funtsa ateratzeko, eta jendeari erakusteko, gure publikoaren sustrairik sakonenekin lotura eginda.

Transmisioa

Mendez mende, Kultur Ondare Immateriala ahoz igaro da belaunaldiz belaunaldi. Gaur egun, ordea, nekez irudika dezakegu transmisiorik, pantailek lagunduta ez bada. Mezua ez etetea, horixe da garrantzitsuena.

Labrit

Gure lan taldean hainbat arloetako profesionalak ari gara lanean. Etnografiatik, antropologiatik, teknologia berrien eremutik edota komunikazioaren arlo anitzetatik heldu gara. Horrela aberaten dugu proiektuaren muinean dagoen begirada antropologikoa, Kultur Ondare Inmateriala bilduz, babestuz eta edukiak, estrategiak eta hizkuntzak sortzeko erabiliz, modu horretan transmisio prozesuari balio erantsia emanez.

ahozko tradizioak, ikuskizunaren arteak, gizarte-usadioak, erritualak, jai-ekitaldiak, naturari eta unibertsoari buruzko ezagutzak eta praktikak, artisautza tradizionalari lotutako jakintzak eta teknikak...

Transmisiorako tresna, modu eta bide berriak.

K.O.I.

Dokumentalaren irudi batt

Galdu ez daitezen; bildu, gorde eta babestu.

Komunikazio errezeta eraginkorretarako lehengai nagusia.

Jarri gurekin harremanetan

Gusto handiz erantzungo zaitugu!