Dinbilidanbala.
DINBILIDANBALA Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan Kultur Ondare Immaterialaren garrantzia transmititzeko helburuarekin garatu zen baliabide didaktiko bat da. Labritek bere Ondare ikuspegia aplikatu dio mahai joko honi, gure Ondare Immaterial Unitateetako sekuentzien artean gai nagusiak hoberen ilustratzen dituztenak hautatuz: jolasak eta espiritualak (arrosa kolorea), eskola eta lana (kolore horia), auzoa, herria eta hiria (kolore urdina) eta etxea eta etxebizitza (laranja kolorea). Horrez gain, proiektuaren web-orria garatu dugu.