Izokina, berriro, igerian dabil nire altzotan eta iturburuetan Piriniotako muturluzea eta bisoi europarra bizi dira oraindik.
Gure arteko harremanaz hitz egin nahi dizuet: garai bateko latsarien laztanez, presek eragindako zauriez, zuen jostaldien kilimez, turbinen burrunbez, arrantzaleen begiradez…
Errekaundia, errioa… URUMEA. Ur-Mehea. 45 bat kilometrotan, zuen nortasunaren korrontea.