Ekoizpen propioa, Mito eta Irazokirekin batera.
Diseinu, komunikazio eta ondare immaterialaren profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. LABRIT ONDAREAk azken esparru honetan parte hartu du. HEMENDIK proiektua, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea, Akitania Berria eskualdeak, Euskadi Autonomia erkidegoak eta Nafarroako Foru erkidegoak osatzen duten erakundearen “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2019ko Proiektu-deialdian hautatu zen.
Gure lana proiektu honetan, objektuen hautaketan, testuen lanketan eta gure begirada antropologikoan oinarritu da.
50 produktuen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen ditugu. Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna.
Salgai: https://hemendik.eu/ eta Elkar dendak.