Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren aurkezpena

Joan den maiatzaren 26an, Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren lehen fasea aurkeztu genuen. Herri zabala izanik bai lurraldeari dagokionez eta baita biztanle kopuruari dagokionez ere, Ondare Immaterialaren 90 Unitate erregistratzea aurreikusten da. Lehenengo 29ak Los Llanos Kultur Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu genituen jendaurrean. Aurkezpen ekitaldia bilketa egiten duen herriarentzat hunkigarria da, baina are gehiago informatzaileentzako eta euren senitartekoentzako.
Fase honetan, elkarrizketatutako pertsonak nahiko edadetuak dira eta euren ezagutzak eta herrian bizitako esperientziak eskaintzeko eskuzabaltasuna izan dute, etorkizunerako dokumentaturik gelditu daitezen.
Hemendik, horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: José Emilio Aguirre Aguirre, Miren Mikele Aguirre Aristizabal, José Antonio Andonegui Oteiza, Marichu Armañanzas, Valeriano Astiz Yábar, Angelines Ayúcar Sanjuan, Natividad Cantón Baños, Miguel Ángel Elizaga Arrastia, José Elizalde, Feliciano Fernández Díaz, Eugenia Iriarte Larumbe, Elisa  Juániz Berzal, Pilar Labayru Azanza, Andrea Llanos Manzanedo, Domingo Llauró Campos, Carmelo López Estébanez, Jesús Martínez Garayalde, Carmen Peral Ayúcar, Mª Puy Salsamendi Múgica, Mª Jesús Sánchez Ugarte, José Torrecilla Iturmendi, Francisco Ugarte Caballero, Isidra Ventosa Portillo, Máxima Vergarechea Zalacaín, Justa Zuasti Arbizu, Mª Teresa Basarte Ruiz de Larramendi, Mª Rosa Díaz Torres, Pablo Hermoso de Mendoza Galdeano eta Jesús Mª Ojer Echeverría.

Ekitaldian 400 pertsona baino gehiago izan ziren eta bertan parte hartu hartu zuten Kultur zinegotzia den Regino Etxabek, Koldo Leoz alkateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria den Alfredo Asiainek.
Gure kidea den Itziar Lurik Kultur Ondare Immaterialaren kontzeptua ezagutzen ez zuten pertsonentzako hurbilketa bat egin zuen eta jarraian, 29 elkarrizketen zatiekin osatutako 45 minutuko ikus-entzunezko bat proiektatu zuen. Azkenik, informatzaile bakoitzak bere testigantza osoa DVD batean jaso zuen: bere altxorrik pertsonalena.


Esan bezala, proiektu hau aurrera doa, beraz, espero dugu aurki lizarratarren poza transmititu ahal izatea, euren hiriko Ondare Immaterialaren bilketa amaitu eta gero.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email