Labrit, Kultur Ondare Immaterialaren I. Nazioarteko Kongresuan izan zen

2018rako ditugun proiektuen berri ematen jarraitu aurretik, 2017an parte hartu genuen hainbat jarduera ekarri nahi ditugu gogora. Izan ere, urte amaieran hainbeste genuen kontatzeko ez genizuela zenbait gaien inguruan sare sozialetatik harago ezer ere kontatu.

Urrian esaterako, Kultur Ondare Immaterialari buruzko Nazioarteko Kongresuan izan ginen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboko Katedrak antolatu zuen eta bilkurekin, komunikazio paraleloekin eta horma-irudiekin osaturik egon zen. Labritek atal horietako ia guztietan parte hartu nahi izan zuen.

Alde batetik, bilkuretan parte hartu ez genuen arren, Susana Irigarayek, Museoetako Zerbitzuen Zuzendariak, egindako aurkezpenaren bitartez ordezkaturik gelditu zen gure jarduna, Nafarroako Kultur Ondare Immaterialari buruz eskainitako azalpenaren zati handi bat eskaini baitzigun.

Bestetik, Sara González, gure lankideak, Interes Kulturaleko Ondarearen deklarazioei buruzko aurkezpen eman zuen, gaiak duen konplexutasuna, arazoak eta aukerak azalduz.

 

 

Gainera, horma-irudi bat aurkeztu genuen, LABRIT ONDAREAK, EUSKOKULTUR eta EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAREKIN batera  azken urte hauetan Ondare Immaterialaren bilketan egindako lana biltzen zuena (gure webgunean duzu gure jardunaren informazio gehiago).

 

Eta azkenik, Labriten Kultur Ondare Immateriala hedatu eta babesteko hainbat aukera ditugunez, Nafarroako Museoaren txoko pribilegiatu bat aprobetxatu genuen gure emaitzetako batzuk erakusteko.

 

Bi saio izan ziren, non profesional bikainen eskutik ikasteko eta gure lana erakusteko aukera izan genuen. Hurrengo deialdian berriro ere parte hartzeko prest izanen gara Labriten!

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email