Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia

Labrit Ondarea Castelló-ko Jaume I Unibertsitateak antolatzen duen “Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia”-n parte hartuko du heldu den uztailaren 23an.Topaketa hauek Tokiko Taldeen antolatzaileak, teknikari eta adituak biltzen dituzte. Aurtengo edizioan Kultur Ondarearen sozializazioari buruz izanen da hausnarketa: nola lortu herritarren parte hartze eraginkorra euren Ondarea kudeatzeko orduan. Labriten ponentziak honako izenburua izanen du: “Parte hartzea, […]

ZANGOZAKO HERRITARREN OROITZAPENAK, MUNDU OSOAN IKUSGAI

www.laquenuncaolvido.com Web gune berezi batean 3.950 bizitza-pasarte, oroitzapen eta kontakizun eskaintzen ditu. Bideo horiek ikusgai izanen dituzte betirako egungo herritarrek eta etorriko direnek. Bizi diren tokian bizi direla, munduko edozein tokitik gozatu ahal izanen dute XX. mende hasieraz bertakoek dituzten oroitzapenak. Zangozarren memoriak beraz leihoa ireki dio mundu osoari. Ikusi berria

Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste: […]